Quizz41

Lehiaketaren oinarriakQuizz 41.- Zenbat dakizu Ekonomia Itunaz?

Lehena. Helburua

Ogasun eta Ekonomia Sailak eta Hezkuntza Sailak unibertsitate-esparruko «Quizz 41.- Zenbat dakizu Ekonomia Itunaz?» lehiaketa antolatu dute, erkidegoko finantza-tresna hori unibertsitate-ikasleei ezagutarazteko. Lehiaketa Ogasun eta Ekonomia Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzak kudeatuko du.

Ekonomia Itunaz gehien dakien EAEko unibertsitate-sistemako unibertsitateetako bateko ikasle taldeak irabaziko du lehiaketa.

Bigarrena. Parte hartzeko baldintzak

  1. Izena emateko epea hasteko egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte parte-hartzaileek:
    • a- EAEko unibertsitate-sistemako edozein unibertsitatetako ikasle izatea.
    • b- Sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik zigor administratibo edo penala betetzen edo debeku horrekin zigortuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera.
  2. 18 urtetik beherako parte-hartzaileek, halaber, amaren, aitaren edo tutorearen aurretiko baimena izan beharko dute lehiaketan parte hartzeko.
  3. Parte-hartzaileek, Oinarri hauetako I. eranskinarekin («Izena emateko inprimakia») batera, II. eranskina («Bigarren oinarriko baldintzak betetzeko erantzukizunpeko adierazpena») ere bete beharko dute.
    Zuzendaritza kudeatzailea egiaztatuko du a) letrako betekizuna bete den, datu hori dagokion unibertsitateari eskatuta.

Hirugarrena. Izen-ematea

  1. Parte hartzeko interesa dutenek, www.quizz41.eus webgunera jo beharko dute. Izena emateko inprimakia dago bertan, datu hauekin betetzeko:
    • Izen abizenak
    • Jaiotze data
    • Sexua
    • Zer unibertsitatetan ari den ikasten
    • NAN/AIZ/Pasaportea
    • Helbide elektronikoa
    • Harremanetarako telefonoa
  2. Inprimakiari atxiki beharko zaio «parte-hartzaile izateko hautagaiak izenpetutako erantzukizunpeko adierazpena, bigarren oinarriko betekizunak bete eta lehiaketaren oinarri guztiak ezagutu eta onartzen dituela adierazita». (II. eranskina)
  3. Izena emateko inprimakiak aukera emango die interesdunei banaka edo bi eta lau kide arteko taldetan izena emateko. Taldean izena ematea aukeratzen ez duenari talde bat esleituko dio antolakuntzak, zozketa bidez. Talde-esleipena webgunean jakinaraziko da.
  4. Lehiakide izateko hautagaiek inprimakia bete ostean, inskripzioa berresteko mezua jasoko dute.
  5. Parte-hartzaileek aipatu webgunean izango dituzte eskura lehiaketari buruzko informazioa eta lehiaketa-faseak egingo diren lekuei eta datei buruzkoa. Probako test txiki bat ere egongo da, interesdunek Ekonomia Itunaz dakitena egiazta dezaten lehiaketan parte hartu aurretik.

Laugarrena. Izena emateko epea

Izena emateko epea azaroaren 14tik 29ra bitartekoa izango da.

Bosgarrena. Lehiaketaren nondik norakoak

Qiuzz erako lehiaketa bat da, bi eta lau ikasle arteko taldeak nor gehiago arituko direna bi kanporaketa-fasetan:

  1. Lehen fasean, hiru unibertsitatetan saio bana egingo da, unibertsitate bakoitzeko talde finalistak hautatzeko.

    Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea elkarlanean ariko dira kanporaketa- fasean, zein bere eremuan:

    • a- aurretiazko sustapen-kanpaina, nork bere kanalen (sare sozialak, webgunea) eta giza baliabideen (irakasleak, ikasturteko delegatuak) bitartez; lehiaketa ezagutzera emango dute eta administrazio antolatzailearen solaskideak izango dira.
    • b- campuseko leku egokiak baliatzea (eremu komunak, sarbideak, iragarki-taulak...) aurretiazko kanpainaren material grafikoa eta lehiaketaren garapenari buruzko informazioa ipintzeko.
    • c- unibertsitatean kanporaketa-fasea gauzatzeko, areto eta gune, altzari eta ikus-entzunezko baliabideak eskaintzea; unibertsitateek erabakiko dute beren campusetako zeinetan egingo den lehiaketa.
    • d- kanporaketa-fasea egiteko behar diren giza baliabideak eskaintzea (aretoko laguntzaileak, probaren zuzendariak, galdetzaileak).
    • e- Lehiaketaren eta emaitzen berri ematea.

    Talde kopurua eta taldekideak zehazteko, unibertsitate bakoitzean izena eman duen pertsona kopurua hartuko da kontuan. Antolakuntzak esleituko die taldea inongo taldetan sartuta egon gabe izena eman dutenei.

    Hautatutako taldeak batera lehiatuko dira aurrez aurre, unibertsitate bakoitzak prestatutako gunean edo aretoan. Hogei galderako testari egin beharko diote aurre, eta aukerako hiru erantzunen artetik, zuzena hautatu.

    Ahoz egingo zaizkie galderak lehiakideei, eta, aldi berean, euskaraz eta gaztelaniaz proiektatutako dira pantaila batean.

    Talde bakoitzak 30 segundo izango ditu erantzuna aukeratu eta emango zaien arbelean idazteko. Denbora amaitzean, taldeek arbela erakutsiko dute, erantzuna adierazita. Erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat igoko da markagailura.

    Berdinketarik badago, lau galderako txandak egingo dira, harik eta berdinduta dauden taldeetatik bat kanporatu, eta unibertsitate bakoitzaren ordezkaritzan lehiatuko diren lau talde irabazleak geratzen diren arte.

  2. Finalean, lehen kanporaketa-fasean finalista geratu direnak lehiatuko dira, eta modu berean lehiatuko dira, harik eta talde bakar bat geratu arte.

Seigarrena. Lehiaketa non eta noiz egingo den

  1. Lehen kanporaketa-fasea unibertsitate bakoitzak adierazi eta jakinarazitako lekuan egingo da, abenduaren 4ko 15:00etan.
  2. Azken kanporaketa-fasea Euskadiko Artxibo Historikoan egingo da 2019ko abenduaren 5ean, 10:00etan.

Lehiakideak bertan egon beharko dira gutxienez ordubete lehenagotik.

Zazpigarrena. Talde irabazleak hautatzea

Areto bakoitzean lehiaketaren gidari eta moderatzaile lanak egingo dituen pertsona arduratu beharko da, halaber, puntuazioak zenbatzeaz, kanporaketen emaitza aktan jasota uzteaz eta finalean lehiatzeko sailkatutako taldeak identifikatzeaz. Akta horren edukia zuzendaritza kudeatzaileari jakinaraziko zaio.

Lehiaketaren azken emaitza, talde irabazlea adierazita, ahoz emango du jakitera probaren aurkezleak finalean bertan. Pertsona hori bera arduratuko da emaitza aktan jasota uzteaz. Akta hori helaraziko zaio zuzendaritza kudeatzaileari, ebazpen-proposamen gisa.

Zortzigarrena. Bekak

  1. Talde irabazleko kide bakoitzak ikasketa-beka bat jasoko du; 2020/2021 ikasturtean aukerako unibertsitatean gradu, graduondoko edo masterreko ikasketak egiteko matrikularen kostua (gehienez ere 2.500 € ikasleko). Irabazleari beka ordainduko bazaio, lehendabizi aukeratu duen Unibertsitateko matrikularen ordainketa-agiria aurkeztu beharko du.
  2. Gainerako lehiakideek doan hartuko du parte.

Bederatzigarrena. Saria onartzea edo errefusatzea eta ebazpen-proposamena

  1. Irabazleek saria onartzen duten edo ez duten onartzen adierazi beharko dute lehiaketaren emaitza finalean bertan jakinarazi ondotik, zazpigarren oinarriarekin bat. Aktan jasota geratuko da saria onartu den edo onartu ez den, zazpigarren oinarriarekin bat.
  2. Sariak emateko erabakia, Ogasun eta Ekonomia Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzaren ebazpen bidez jakinaraziko da, behin lehiaketaren emaitzak ikusita eta pertsona hautatuek oinarriotan ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatuta.

    Era berean, irabazleek gehienez sei hileko epean adierazi beharko dute onarpena idatziz, aukeratu dituzten ikasketak eta unibertsitatea adierazita oinarrion III. eranskineko inprimakian. Epea igaro eta hala egin ezean, sariari uko egin diotela ulertuko da.

  3. Sariak emateko ebazpena www.quizz41.eus webgunearen bidez jakinaraziko da, eta unibertsitateei ere jakinaraziko zaie, baita irabazleei ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da.
  4. Saria jasotzeari uko eginez gero, arrazoia edozein dela ere, saridunak ez du bestelako ordainik jasotzeko eskubiderik izango.

Hamargarrena. Irabazleen betebeharrak

  1. Saridunek hitzematen dute aukeratzen duten gradua, graduondokoa edo masterra hasi eta buka egingo dutela, probetxuzko eran.
  2. Bestalde, baimena ematen diote administrazio antolatzaileari lehiaketa honekin erlazionatutako jarduera-publiko edo hedapen-jardueretan bere izen-abizenak erabiltzeko, sariaz aparteko bestelako eskubiderik, ordainketarik edo onurarik jasotzeko eskubiderik izan gabe.

Hamaikagarrena. Sariak errebokatzea eta itzultzea

  1. Emandako sariak errebokatu egingo dira aurreko oinarrietan jasotako betebehar edo baldintzak betetzen ez badira; halako kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan edo hori ordezkatuko duen arauan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitakoari jarraikiz jokatuko da:
  2. Ogasun eta Ekonomia Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzaren ebazpen bidez errebokatuko da saria, zergatiak eta ondoreak adierazita.

Eranskinak